literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Gonzalez de Etxabarri, Luis
(izg. Aizkibel'dar Bingen)

 

Euskal kazetari, idazle eta politikari bizkaitarra (Ubide, 1893 - Buenos Aires, 1971). Lanbidez abokatua zen. Juventud Vasca taldeko lehendakaria izan zen 1916an. Ipuin aberkoyak, Illobia eta Urretxindorra idatzi zituen. Eusko Ikaskuntzako eta Euskaltzaindiko bileretan Arabako ordezkari gisa hartu zuen parte, bertako euskalkiak ezagutzen baitzituen. Aberri egunkariko zuzendaria (1923-24) izan zen. Argentinan kokatu eta Buenos Aires eta Mexikoko hainbat euskal aldizkaritan esku hartu zuen; ordukoak dira Arana-Goiri, bardo de la patria eta Cantos de Euzkadi lanak.

 

Bilaketa