literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Haritxelhar, Jean

 

Euskal idazle eta hizkuntzalari baxenabartarra (Baigorri, 1923). Tolosako Unibertsitatean eta Sorbonan ikasi eta Bordeleko Unibertsitatean gaztelania, euskara eta euskal literaturako irakaslea izan da. Baigorriko alkate eta Baionako Euskal Museoko zuzendaria izateaz gain, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku-Batzordeko kontseilari izendatu zuten 1982an. Etxahun olerkariari buruzko tesiarekin doktoratu zen. Hitzaldi anitz prestatu eta euskal aldizkari anitzetan parte hartu du, batik bat Herrian. Euskaltzain osoa da 1962az geroztik; urte askoan euskaltzainburuorde izan ondoren, 1988an euskaltzainburu hautatu zuten. EIZIEko ohorezko kidea da 1996az geroztik.

 

Bilaketa