literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Lopez Alen, Frantzisko

 

Euskal idazle eta pintore gipuzkoarra (Donostia, 1866-1910). Bere poesiek sari ugari jaso zuten. Beste askoren artean Okendo almirantearen biografia (1894); Josecho euskal poema (1896) eta histori lanak egin zituen (Iconografía biográfica de Guipúzcoa. Galeria de Guipuzcoanos ilustres, 1898; Estudio histórico-artístico del Convento de San Telmo de la ciudad de San Sebastián, 1905; Memoria artística de San Sebastián y descripción de las Fiestas Eúskaras,1906). Pintore gisa, Donostiako Udaletxe Zaharreko pinturak egin zituen XVII. m.ko Donostiako bizimoduan oinarriturik. Udal Liburutegiko zuzendari, Donostiako kronikari eta Historia eta Arte Ederretako San Fernando Erret Akademiako kide izan zen.

 

Bilaketa