literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Mujika, Gregorio

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Ormaiztegi, 1882 - Donostia, 1931), aurrekoaren semea. Euskal-Esnalea elkarteko idazkaria (1907) eta RIEV eta beste hainbat euskal aldizkaritako kolaboratzailea izan zen. Euskararen sustaketaz arduratuta, Euskalerriaren Alde aldizkaria sortu eta bertako zuzendaria izan zen (1911). Eusko Ikaskuntzako I. Kongresuan idazkari izan zen (1918). Euskal-Esnalea elkarteko saria jasoko zuen ipuina (Loreak eta ogia, 1910) eta beste obra asko idatzi zituen (Eibar'ko seme ospetsuen berri batzuek, 1908; Ernaniar ospetsuak: Iturriaga, Kardaberaz, Urbieta, 1910; Maitasunez erein eta Ziurtasun gogoa haurrentzako oharrak; Pernando Amezketarra. Bere ateraldi eta gertaerak, 1927).

 

Bilaketa