literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Gandiaga Artetxe, Bitoriano

 

Euskal olerkari bizkaitarra (Mendata, 1928). Apaiztu eta Arantzazuko ikastetxean irakaslea zelarik, sari ugari irabazi zituen bere poesiekin. Bere lana bilakaera pertsonal baten ondorio da: bere lehen poesia lirikoak, (Elorri liburua, 1962), formaz tradizionalak eta naturari eskainiak dira; bigarren aroan Euskal Herriaren eta herritarren neke eta saminak bildu zituen (Hiru gizon bakarka, 1974). Hirugarrenik, Uda batez Madrilen bilduman, poesia pertsonala, dekoratibo eta plastikoagoa landu zuen gizakiaren ezereza gaitzat harturik (1977). Gerora, Denbora galdu arte narrazioa (1985) eta Gabon dut anuntzio (1986) poema-liburuak argitaratu ditu. Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa