literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Basarri
(j.i. Inazio Eizmendi Manterola)

 

Bertsolari gipuzkoarra (Errezil, 1913). Txikitatik Zarautzen bizi da. Uztapide eta Enbeitarekin batera gerraosteko bertsolaritzaren ordezkaririk garrantzitsuena da. Euskal Herriko Bertsolari-txapelketa Nagusia bitan irabazi du (1935, 1960). Gerraostean, bertso idatzien beherakada nabarmena zenean, bertso asko idatzi eta argitaratu zuen garaiko aldizkarietan. Irratiko esatari eta kazetari ere izan da; herri-kiroletako artikuluak eta literatur kritika euskaraz eta gaztelaniaz egin ditu. Aldizkarietan argitaratutako bertsoekin hiru bertso-bilduma kaleratu ditu: Basarri'ren bertso-sorta (1950), Kantari nator (1960) eta Laugarren Txinpartak (1966). Bestalde, bertsoz moldaturiko Atano III, bere bizitza bertsotan biografia ere egin du (1949). Euskaltzain ohorezkoa da.

 

Bilaketa