literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Akesolo Olibares, Lino

 

Euskal idazle bizkaitarra (Dima, 1911 - Bilbo, 1991). »Axmutil», »Basabil», »Amuxalde», »Nozebarri» eta »Andoni-Zubero» ezizenak erabili zituen. Donostiako karmeldarren komentuko buru izan zen. Erlijioa eta euskara gaitzat hartuta bizkaieraz idatzi zuen, batik bat. Euskal eta erdal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen: Euzko-Gogoa, Olerti, Jesusen Biotzaren Deia, Yakin, etab. Idazle klasiko espainolak ondo ezagutzen zituen eta berauen obrak euskaratu zituen: Cervantes-en El celoso extremeño obrari Agure kezkatia izena eman zion (1930); Santa Teresaren Camino de perfección aita Onaindiarekin euskaratu eta Onbidea izena eman zioten (1963). Euskalkien arteko itzulpenak egin zituen; baita euskaratik gaztelaniara ere (Linguae Vasconum Primitiae, 1966). Euskaltzain oso izendatu zuten, baina berehala uko egin zion aulkiari (1963); Euskerazaintzaren buru, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Batzordeko kide eta »Diccionario Retana de autoridades del euskera»-ren arduraduna izan zen.

 

Bilaketa