literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Peñafloridako kondea
(j.i. Frantzisko Xabier Munibe Idiakez)

 

Zientzialari, idazle, musikari eta politikari gipuzkoarra (Azkoitia, 1723 - Bergara, 1785). Frantzia eta Espainian egin zituen ikasketak eta entziklopedisten eragina jaso zuen. Azkoitira itzuli eta bertako alkate izan zen; halaber, Gipuzkoako diputatu nagusia (1746, 1750, 1754, 1758, 1761) eta Madrilgo Gorteetako diputatua (1758) izan zen. Gipuzkoaren eskubideak aldarrikatu zituen beti. Letretako zein zientzietako ikerketa ugari egin zituen. Probintziako aitoren seme eta jakituria handiko gizonekin biltzen zen eta solasaldi hauen inguruan sortu zen Euskalerriaren Adiskideen Elkartea (1765); Munibe sortzaile nagusietakoa izan zen. Musika eta antzerki-lanak idatzi zituen; El borracho burlado; ópera cómica en castellano y vascuence (1764) opera elebiduna da ezagunena. Euskal Ilustrazioaren pertsonaia nagusia izan zen.

 

Bilaketa