literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Altube Lertxundi, Sebero

 

Euskal idazle eta filologo gipuzkoarra (Arrasate, 1879 - Gernika, 1963). Euskaltzain oso izan zen, Txomin Agirrek utzitako aulkian (1920-63). Gernikako Orfeoiaren zuzendari eta arma-fabrika bateko gerente izan zen. Gerra-garaian Argentinara eta Pauera erbesteratu zen eta 1958an itzuli zen; garai hartakoa da La fonction de la douleur liburu filosofikoa (1957). Bere lan nagusiak euskarari eskainitakoak dira (1920-36): Euskeraren joskera dala ta; Izkuntza-jakintzia ta euskeriaren bizitzia; Euskal itz berrijak. Eurok eraltzeko, erderoak zatara lagun egin bear deuskuen; Batasunaren bidean; Erderismos; El acento vasco en la prosa y en el verso; La vida del euskera; Observaciones al trabajo de Morfología Vasca de D.R. M. de Azkue; Barriro euskeraren bizitzari buruz; Literatur euskara; Laztantxu eta Betargi eta La unificación del euskera literario idatzi zituen. Bere idazkiak ahozko euskaran oinarriturik daude eta neologismo edo hitz berrien aurka agertu zen.

 

Bilaketa