literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Azkue Aberasturi, Resurreccion Maria

 

Euskal idazle, hizkuntzalari eta folklore-ikertzaile bizkaitarra (Lekeitio, 1864 - Bilbo, 1951), Eusebio Maria Azkueren semea. Lekeition nautika-ikasketak, Bilbon batxilergoa eta Gasteizen filosofi eta teologi ikasketak egin zituen; Gasteizen Txomin Agirre ezagutu zuen eta geroztik adiskide izan ziren. Salamancan apaiztu (1888) eta Teologi doktoretza egin ondoren Brusela eta Kolonian musika ikasi zuen. Bizkaiko Aldundiak Bilboko Institutuan euskara irakasteko katedrarako lehiaketa antolatu zuenean, Arana Goiri eta Unamunorekin batera aurkeztu zen Azkue (1888). Lehiaketa irabazi eta 1936 bitartean han egon zen irakasle. Eusko Ikaskuntzaren lehen kongresuan Euskaltzaindiaren premia ikusi zen eta Azkue izan zen akademiaren sortzaileetariko bat (1918). Euskaltzaindia sortu zenetik Azkue euskaltzain osoa eta lehendakaria izan zen (1918-51). »Real Academia de la Lengua Española»-ko kide izendatu zuten euskararen ordezkari gisa (1927). Obra eskerga ondu zuen hainbat alorretan: musika, literatura erlijioso, antzerti, nobela, kazetaritza, lan didaktiko, etab.etan. Diccionario Vasco-Español-Francés (1905) idatzi zuen bi liburukitan; herri-literatura eta literatura zaharretako lexikoa bildu izana da obra honen baliorik handiena eta ondorengo idazleengan eragin handia izan du. Euskal aurrizki eta atzizkiak eta euskararen kategoria gramatikalak biltzen dituen Morfología Vasca (1923), euskal aditzaren forma zaharrak aztertzen dituen Euskal Izkindea-Gramática Euskara (1891), euskara ikasteko El Euskara o el Baskuence en 120 lecciones (1897) eta Prontuario fácil para el estudio de la lengua vasca popular (1917) liburuak eta Diccionario de bolsillo vasco-español y español-vasco (1918) eta Gipuzkera osotua (1935) ere idatzi zituen. Euskal musika, herri-poesia eta folklorean oinarritutako Cancionero popular vasco (1918), Euskalerriaren Yakintza (1935-47), Lamiak Euskalerrian (1927), Vizcaytik Bizkaiara, Sasi-eskola, Aitaren bildur, Gainzabale'ko eiztaria, Eguzkia nora eta zartzuela, opera eta oratorio batzuk idatzi zituen. Literatura ere landu zuen: Txirristadak; Bein da betiko Batxi Guzur eta Ardi galdua (1918) nobelak idatzi zituen.

 

Bilaketa