literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Mendiburu, Sebastian

 

Euskal predikalari eta idazle gipuzkoarra (Oiartzun, 1708 - Bologna, 1782). Jesuita zen eta batera eta bestera ibili zen misiotan hogeita hamar urtez. Kardaberazen laguntzaz, Jesusen Bihotzaren Debozioa bultzatu eta hedatu zuen Euskal Herrian. Jesuiten kontrako egozpen-legea indarrean sartu zenean, preso hartu eta Italiara bidali zuten. Euskal Herrian ospe handia izan zuen, entzute handiko sermoilari bihurtu zen eta »Euskal Zizeron» deitua izan omen zen. Gauza asko utzi zuen idatzita: Jesusen Bihotzaren Devocioa, 1747; Otoitz-gaiac, 1759; Jesusen amore-nequeei dagozten cembait otoitz gai, 1760; Euscaldun onaren biziera, 1762. Estiloa zaintzen zuen, joskera garbia erabiltzen zuen eta euskararen baliabideak ongi ezagutzen zituen. Jansenismoaren eragina izan zuten bere idazkiek.

 

Bilaketa