literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Barrutia Basagoitia, Pedro Inazio

 

Euskal idazle eta antzerkigile arabarra (Aramaio, 1682 - Arrasate, 1759). Arrasateko eskribaua izan zen (1711-52). Hego Euskal Herriko lehen antzerkigile ezaguna da. Joan Karlos Gerra historialariak Gabonetako Ikuskizunak eskuizkribua aurkitu eta Azkueri bidali zion hizkuntza aldetik azter zezan. Azkuek erderakadak kendu eta Euskalzale aldizkarian argitara eman zuen (1879). Gabriel Aresti izan zen azterketa sakona egin eta euskaraz ezagutzen den lehen antzerki dramatikoaren literatur balioaz ohartu zen lehena. Erlijio-antzerkia da, Erdi Aroan egiten zena gogoratzen duena. 485 bertso-lerrotan Jesu Kristoren jaiotzaren misterioa kontatzen du. Tragedia eta umorea nahasirik ageri dira. Bizitasun eta mugimendu handia ematen dioten denboraz kanpoko pertsonaiak (Mari Gabon, Barregarria, etab.), aingeruak, Ama Birjina, deabrua etab.ekin batera azaltzen dira, eta lekua eta denborari dagokionez, egitura bikoitza erakusten du kontakizunak: Arrasaten eta Belenen, orainean eta iraganean.

 

Bilaketa