literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Kerexeta, Jaime

 

Euskal idazle bizkaitarra (Elorrio, 1918). Eliz ikasketak egin zituen. Musikarako dohain bereziak zituen eta Bilboko kontserbatorioko irakaslea izan zen (1945). Burgos, Sevilla eta Pontevedran ibili ondoren, Urkiolako santutegira bidali zuten; han erlijio-liburuak idatzi eta itzultzeari ekin zion. Idazle oparoa izan da; bere lanen artean bizkaierara moldaturiko Biblia (1976) eta bost liburukitan idatzitako Diccionario onomástico y heráldico vasco daude. Euskaltzain urgazlea da eta 1991n EIZIEko ohorezko kide egin zuten.

 

Bilaketa