literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.314 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Txirrita
(j.i. Jose Manuel Lujanbio)

 

Bertsolari gipuzkoarra (Hernani, 1860 - Altza, 1936). Hernani utzi eta Errenteriako Txirrita baserrira joan zen familia osoa (1873). Karlistadan, herriko guardiak egiten aritu zen. Etxeko primutza-eskubidea izan arren, baserria utzi eta hargin-lanetan hasi zen. Bere garaiko bertsolariekin herriz herri ibili zen, umore ona eta irribarrea zabalduz. Parrandazale eta tabernazale ospea izan zuen, baina gai serioak ere sakon eta zorrotz landu zituen. Euskal herri-umorearen paradigma izan baldin bada ere, bere garaiko politika eta, oro har, gizarte-arazoei buruz jarritako bertso-paperak oso ospetsuak dira (Cubako gerrarenak; Norteko trenbideari; Fueruak kendu zituenari; Pasaiako huelga; Mundu ontako bizimodua). Eskolatu gabea baina maila handiko bertsolaria izan zen, arrunkeriatik ezer ez zuena. Bertsolari zaharren teknikak ondo erabiltzen zituen eta bere bertsoak ahozko tradizioan gelditu direnez, bertsolari zaharren doinu eta neurriak guganaino iritsi dira. Goizuetan bertso-saio batean ondoeza eginda hil zen.

 

Bilaketa