literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Mokoroa Mujika, Justo Maria

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Tolosa, 1901 - Bilbo, 1990). Apaiztu eta kalonje egon zen Iratxe eta Zaragozan. Ordenaren probintziako idazkaria izan zen (1933-36). Garaiko hainbat euskal aldizkaritan eman zituen argitara bere olerkiak eta herri batentzat hizkuntzak duen garrantziaz diharduen Genio y Lengua liburua idatzi zuen (1935). Liburu honek eragin handia izan zuen hasierako ETA mugimenduan eta garaiko gazte abertzaleengan. Gerra-garaian Txilera joan zen; han, Gure baratzeko loreak bilduma argitaratu zuen. Euskararen batasunaz kezkatuta, De vida o muerte (1956), Batasunari batzuk agurka eta beste batzuk aurka (1968) eta Lengua Vasca de hoy y de mañana (1971) liburuak idatzi zituen. Arturo Kanpionen Erraondo-ko azken Danbolinteroa (1958) euskaratu zuen eta Diccionario Retana de Autoridades del Euskera lanean parte hartu zuen. Herri-literaturan oinarritutako milaka esaera jator biltzen dituen Ortik eta emendik (1990) izan zen haren azken lana. Euskaltzain urgazlea eta 1979az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.

 

Bilaketa