literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Monzon, Telesforo

 

Euskal politikari eta idazle gipuzkoarra (Bergara, 1904 - Baiona, 1981). Gerra aurretik, EAJko Gipuzkoa Buru-Batzarreko lehendakari eta Gipuzkoako diputatu izan zen (1933). II. Errepublikan Euskal Herrirako autonomi estatutua defendatu eta bultzatu zuen eta lehenengo Euzko Jaurlaritzako gobernazio-kontseilaria izan zen, bai Bilbon bai atzerrian. Euzko Jaurlaritza monarkikoengana hurbiltzeko nahia azaldu zuen; Agirre lehendakaria, berriz, Jaurlaritza hedatzeko prest azaldu zen, baina ez monarkikoekin. Azkenik, Monzonek Euzko Jaurlaritza eta EAJ utzi egin zituen (1952). Geroago, ETAko errefuxiatu politikoekin harremanetan hasi zen Iparraldean. ETAko gazteekin harremanak izan zituen errefuxiatu historiko bakarra izan zen; Anai-artea elkarteko lehendakari izendatu zuten. Zenbaitetan ETAren bozeramaile eta bitartekari izan bazen ere, ez zen inoiz ETAko kide izan. Hegoaldera itzuli (1977) eta euskal ezker abertzalearen inguruan ibili zen. HBko kide, Gipuzkoatik diputatu hautatu zuten (1979). Terrorismo-apologia egin izana egotzita atxilotu eta epaitu zuten hainbatetan. Euskal Autonomi Elkarteko Eusko Legebiltzarrean HBko parlamentario hautatu zuten (1981). Bestalde, idazlea ere bazen; antzerkiak (Odol Bideak; Menditarrak; Harpeko bozkarioa; Behorraren ostikoa; Maria Lorka) eta poemak (Urrundik; Gudarien eginak) idatzi zituen eta kanta ezagunen egilea izan zen (Lepoan hartu, Itziarren semea). Euskaltzain urgazlea izan zen 1966az geroztik.

 

Bilaketa