literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Lopez Mendizabal, Ixaka

 

Euskal idazle, editore, politikari eta kultur eragile gipuzkoarra (Tolosa, 1879-1977). Filosofia eta Letretan eta Zuzenbidean doktoratu zen. Eskualzaleen Biltzarraren sorreran parte hartu zuen eta Euskaltzaindiko sortzaile eta kide izan zen; 1957an euskaltzain ohorezko egin zuten. Haurren eta euskararen irakaskuntzarako liburuak prestatu zituen: Manual de conversación castellano-euskara; Zenbakiztia; Umearen laguna; Xabiertxo; Martin txilibitu; ¿Quiere usted hablar euskara?; La lengua vasca, gramática, conversación, diccionario; Gramática abreviada. Liburu aitzindariak izan ziren ikuspegiz zein egituraz, marrazki eta apaingarriz hornituak. EAJko kidea izan zen eta 1931n Tolosako alkate hautatu zuten, baina gerra-garaian Frantziara eta ondoren Buenos Airesa atzerriratu behar izan zuen. Han, Ekin argitaletxea sortu, literatura eta historiari buruzko lanak argitaratu eta euskal errefuxiatuen alde egin zuen lan. 1965ean Tolosara itzuli zen.

 

Bilaketa