literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Salaberri, Etienne

 

Euskal idazle baxenabartarra (Heleta, 1903-81). Uztaritzeko apaizgaitegiko irakaslea izan zen. Bigarren Mundu-Gerran frantses armadarekin borrokatu zen eta alemaniarrek preso hartu zuten. Herriako erredakzio-buru izan zen (1945), eta garai batean Jakin aldizkarian filosofiako artikulu ugari kaleratu zituen. Baionako ohorezko kalonje izendatu zuten (1959). L'homme basque (1950); La fête dans l'âme Basque (1956); San Prantses Xavierekoa antzerkia (1959); Ene Sinestea (1979) eta Benat Adixkidea, Agur! (1981) idatzi zituen. 1979an euskaltzain ohorezko izendatu zuten.

 

Bilaketa