literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Amezaga Aresti, Bingen

 

Euskal idazle eta itzultzaile bizkaitarra (Algorta, 1901 - Caracas, 1969). Caracas eta Montevideoko Unibertsitateetan zuzenbide-irakaslea izan zen. Euskal adizkarietan ipuin, narrazio eta saiakerak argitaratu zituen eta itzulpengintzan nabarmendu zen: Wilde-ren Reading Baitegiko leloa; Shakespeare-ren Hamlet eta Danemark'eko Erregegaya; Goethe-ren Lur-Miña; Plinioren Plini gaztearen idazkiak; Eskiloren Prometeu burdinetan; Zizeronen Adiskidetasuna; Deskartesen Metodoaren diskurtsoa eta Juan Ramón Jiménez-en Platero ta biok (1952-1968) itzuli ditu. Euzko Jaurlaritzako Hezkuntzako ministro izan zen (1936). Gerra Zibilaren garaian Frantzia, Ingalaterra, Argentina eta Caracasera erbesteratu zen. Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa