literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Bustinza Lasuen, Ebaristo
(izg. Kirikiño)

 

Euskal idazle, kazetari eta hizlari bizkaitarra (Mañaria, 1866-1929). Txikitan Albacetera joan zen familiarekin (1878). Madrilen matematika eta fisikan lizentziatu eta Guadalajaran irakasle izan zen. Euskal Herrira itzuli (1899) eta, Azkuek deiturik, Euskalzale aldizkariko lankide izan zen; bertan argitaratu zuen bere lehen obra: Zerutar bat. Azkueren hiztegia gauzatzen lagundu zuen. Bizkaiko Aldundiko Euskarako katedran Azkue ordezkatu zuen (1902-06). Euzkadi egunkariko »Euskal Atala»-ren arduradun izan zen, »Kirikiño» ezizenaz (1913). Hainbat euskal idazleren obrak bizkaierara itzuli zituen; Anton Berakatz (1914) bakarrizketa eta Abarrak (1918) herri-hizkera bizian moldaturiko irakurgai errazen bilduma argitara eman zituen. Euskara-irakasle, poeta, kazetari eta euskal idazle izateaz gain euskal kanta ezagun askoren letra idatzi zuen. Oso idazle aberatsa izan zen, bai zerabilen estiloagatik bai kalitateagatik; idazkera erraza eta herri-hizkera erabiliz taxuturiko lan ugari egunkarietan sakabanatuta argitaratu zituen. Bere narrazio laburrak liburuetan bildurik daude: Abarrak, Bigarrengo Abarrak, Abarrak ... eta abar, Egunekoa, Edo geuk edo inork ez eta Guda Nagusia. Hizlari bezala ere nabarmendu zen; euskal jaietan eta mitinetan maila guztietako jendearengana iristea lortzen zuen; hein batean, Bizkaian euskaltzaletasuna indartzea bere lanaren ondorio izan zen.

 

Bilaketa