literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Labaien Toledo, Antonio Maria

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Tolosa, 1898-1994). EAJko kide eta Tolosako zinegotzi eta alkatea izan zen (1933). Antzerti aldizkaria sortu eta zuzendu zuen (1932). Gerra Zibila piztu eta Saran hartu zuen bizilekua (1936). Euskal antzerkiaren pizkundearen eragileetako bat izan zen eta antzerkiari bultzada handia eman zion, gure antzerki kultuaren historiaren ildo nagusiak aztertuz. Komediak zein dramak idatzi (Jokua ez da errenta; Malentxo alargun; Galtzaundi; Su ta gar) eta itzuli egin zituen; Durrenmatt-en Gizona ta kidea, 1963; Max Frisch-en Su emailleak, 1966; Ionesco-ren Neskatilla ezkongai. Biografia ere landu zuen (Elizanburu, 1955; Muñagorri eskribau, pakegille ta fuerozale, 1976). Gaztelaniaz ere idatzi zuen (Compendio de Euskaldunak de Orixe, 1950; Teatro eúskaro, 1965-66; etab.). Euskal Letren sari berezia (1987) eta Sabino Arana fundazioarena (1994) jaso zituen. Euskaltzain osoa izan zen 1964az geroztik.

 

Bilaketa