Artola Elizetxea, Jose
(izg. Pepe Artola)
Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1864-1929). Praisku bakarrizketarekin saria jaso zuen Donostiako Lore-Jokoetan (1892). Antzerti-lan txiki askoren egilea da: Pello Kirten, Joxepa ta Bittori eta Usandizagak musika ezarriko zion Mendi Mendiyan lana (1910). Aldizkarietan barreiaturik zuen bere obra gehiena; ipuin laburrak, antzerkiak, eta bertsoak.