literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Ibinagabeitia Idoiaga, Andima

 

Euskal idazle bizkaitarra (Elantxobe, 1906 - Caracas, 1967). Teologia eta Zuzenbide Kanonikoa ikasi zuen Belgikan. Arazo politikoak zirela eta, lehenik Parisera eta gero Caracasera joan behar izan zuen. Caracasen euskara lantzeari ekin eta Eman euskal aldizkaria sortzeaz gain, euskarako irakaslea izan zen. Kritikari zuzen eta itzultzaile zehatz gisa nabarmendu zen Euzko-Gogoa aldizkarian »Idoyaga» eta »Norbait» izengoitiez sinatutako lanetan. Itzulpenak (Virgilioren obrak Bergili'ren Idazlanak osorik, 1966) eta euskara ikasteko lanak idatzi zituen (Euskera irudi bidez, 1953; Aprenda el vasco en 60 horas, 1960). Euskaltzain urgazlea izan zen 1961az geroztik.

 

Bilaketa