literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Zarate, Mikel

 

Euskal idazle bizkaitarra (Lezama, 1933-79). Aparejadore-ikasketak egin ondoren apaiztu zen eta Bilboko Hizkuntz Eskola Ofizialeko euskara-irakaslea eta, 1978az geroztik, Deustuko Unibertsitatean literaturako irakaslea izan zen. Artikulu asko, nobela bat (Haurgintza minetan, 1972), ipuinak (Ipuin antzeko alegi mingotsak, 1975; Utopiaren fantasian eta Bilbo irrifarrez) eta poesiak (Higidura berdez, 1977; Bizipenen bultzadaz, 1978) idatzi zituen. Halaber, gramatika- eta dibulgazio-liburuak prestatu zituen (Bizkaiko euskal idazleak, 1970; Euskal deklinabidea, 1975; Euskal literatura, 1977; Euskal Ortografia, 1978). Bizkaieraren ñabarduraz beteriko euskara erabili zuen. Euskaltzain urgazlea izan zen.

 

Bilaketa