literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Mirande Aiphasorho, Jon

 

Euskal idazle zuberotarra, jaiotzez paristarra (Paris, 1925-72). Andima Ibinagabeitiarekin ikasi zuen euskaraz eta hamabost hizkuntza ezagutzen zituen. Kultura handiko gizona zen, hizkuntzalaritza, literatura, filosofia eta zuzenbidean aditua. Miarritzeko Euskal Biltzarrean ezagutu zituen Hego Euskal Herriko hainbat euskal idazle eta euskaltzale (1948), batez ere gerraurrekoak. Eusko Ikaskuntzako idazkaria (1974) eta Euzko Gogoa; Egan eta Gernika aldizkarietako kolaboratzailea izan zen. Txomin Peillenekin kritika ironiko zorrotza nagusi zuen Igela aldizkaria sortu zuen bere lanak zentsurarik gabe argitaratu ahal izateko (1960). Euskal literaturan ohizko zen prosa eta poesiatik urrun ibili zen; estilo beltza eta pertsonaia madarikatuak hartu zituen oinarri. Antiklerikala eta patriotismoaren barruan »euskaldun-fededun»-aren kontrakoa, heterodoxian mugitu zen, garaiko hainbat tabu, sexualak barne, hautsi nahirik. Itzulpenak, poesiak (Orhoituz, 1976), ipuinak eta nobela (Haur besoetakoa, 1970) egin zituen. Bere ideologiak polemika ugari piztu zuen arren, bere marjinalitateak eta literatura guztiekiko zabaltasunak eragin handia utzi zien ondorengo belaunaldiei. Depresioak jota, bere buruaz beste egin zuen.

 

Bilaketa