literaturaren zubitegia

944 idazle / 4.487 idazlan
6.741 esteka / 5.274 kritika / 1.828 aipamen / 5.187 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Arantxa Urretabizkaia

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Urretabizkaia, Arantxa

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1947). Euskal aldizkarietako kolaboratzaile gisa hasia, itzulpena landu zuen (Sozialismoaren frogantzak, 1971; Euskal Berdintasuna I, 1973). Poesian eman zituen lehen sorkuntza-lanak (San Pedro bezperaren ondoak, 1972), gerora prosa poetiko gihartsua emateko (Zergatik Panpox, 1979; Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik, 1983; Saturno, 1987). Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa