literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Sarrionandia Uribelarrea, Joseba

 

Euskal idazle bizkaitarra (Durango, 1958). Euskal filologia ikasi eta Bergarako UNEDen fonetikako irakaslea izan da. Literaturari eta zineari buruzko idazlanak eman zituen argitara eta Pott eta Ibaizabal literatur aldizkarien sortzaileetarikoa izan zen. 1980an, ETAko kide izatea leporaturik, preso hartu zuten. Epaitu eta hogeita zortzi urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Urte berean hiru literatur sari irabazi zituen Maggie, indazu kamamila eta Enperadore eroa ipuinekin eta Izuen gordelekuetan barrena poesi bildumarekin. Espetxetik ihes egin zuen 1985ean eta geroztik klandestinitatean bizi da. Sinbologia iradokorra erabiltzen du bere olerkietan. T.S. Eliot euskaraz (1983), Marinela (1985) eta Hamahiru ate (1985) itzulpenez gain, magia, lilura, exotismo eta sentiberatasunaren ispilu eta ikur den Narrazioak (1983), Ni ez naiz hemengoa (1985), Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak (1985), Atabala eta euria (1986), Ez gara geure baitakoak (1989), Hitzen ondoeza (1997), etab. idatzi ditu. Bere poesiaren garapena Marinel zaharrak (1987) eta Kartzelako poemak (1992) liburuetan eman da, hasierako poemagintzan zuen kultismorako joera gaindituta. Bere obra poetikoaren bilduma eta ziklo oso baten gailurra da Hnuy illa nyha majah yahoo liburua (1995).

 

Bilaketa