literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.118 idazlan
7.826 esteka / 6.315 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Bizkaiko euskal olerkariak»
Santi Onaindia

Egilea editore, 1990

 

Jon Gotzon Etxebarria

(1934-....)

 

        Santurtzi'n jaio zan Jon Gotzon 1934-2-7'an. Euskaltzale nekegaitza. Ez ekian euskerea, beste izkuntza ainbat legez, jo ta ke ekiñik ikasi egin eban polito. Gaur euskeraz irakasten diardu Gernika'n.

        Lenengotan eleiz-karrera egina dozu; gero, ogibide ori beretzat etzala egokia-ta, euskal arloan idazteari ta irakasteari emona dabil, Euskaltzaindikoa da. Asko idatzi dau, bere izenez eta «Dirauket» izan-ordez idazlanak izenpetuz. Aldizkariotan beintzat badituzu bere lanak: «Zeruko Argia», «Karmel», «Olerti», «Jesus'en Biotzaren Deia», «Agur», «Zer» eta abar.

        Lan jatorrak, orijinalak eta itzulpenak ditu. Jatorren artean ona batzuk:

                — Gurutz bidea (1966).

                — Maitale galdua (1966).

                — Lo ta amets (1967).

                — Basoko Loreak (1967).

                — Euskal Iztegi laburra (1966).

                — Batikano II-garren Batzarraren agiriak (1966-67).

                Eta gaiñerakoak.

        Dakizan izkuntzetatik, gerkera ta latiña, garantsitsuak dira eta eurotatikk batez be zenbait itzulpen egin dauskuz. Ona batzuk:

                — Charles Perrault'en ipuiñak (1965).

                — Martial'en Ziri-bertsoak (1965).

                — Phedro'ren Alegiak (1965-66).

                — Bakar-autuak, Lope de Vega'ren «Soliloquios divinos» (1966).

                — Fatima'ko Ama Birjiña ta umeak (1966).

                — Liturji-goratzarreak (1966).

                — Esopo'ren Alegiak (1967).

                — Catalunya'ko Olerkariak (1967).

                — Bidaztien aterpea (1968).

        Bilbo'n San Anton eleizako Dotriña alkarteak lagunduta, argitaratu ebazan lan guztiok. Eta laguntasunak adorea sartzen dausku, berez santurtzarrak euskeraz jabetu zanetik gero, eskuan idazkortza ta egunero euskal lerroren bat.

        Artutako bidean lanari ekiteko goralpenik bear ez dauan arren, izan ditu olako txaloak bere argitalpenak dirala-ta. Ona bat, zintzatasunaren ziñaldari dalako, Basoko Loreak argitaratzean, Izurtza'ko seme Nikolas Altzola'k «Egan»-en egin eutsona:

        «Liburu egokia da —idazten dau— Basoko Loreak olerki-liburutxo au. Adikortasun-gozo eta baketsu baten eztitasuna ikasi leikeala diruli, olerkietin. Bizitza, Itxaropena, Izadia ta Gizartea... olerkariaren begiekaz ikusten dauz, edertasunagaz maitemin utsa dagoan benetako olerkariaren ikusmen zintzoagaz. Kirmentasun onek dakartso J.A. Etxebarria'ri egiazko mailla bat, eta bide onetatik jarraitzeak eruango dau literatura gaietan berez berez errezak ez diran jomuga aundietara».

 

                Euzko-mutillak, mendigoizale;

                euzko-neskatxak, dantzari;

                euzko-gizonak, langille zintzo;

                euzko-andrak, etxe-euslari.

 

                Eusko-apaizak, fede-ereille;

                euzko-prailleak, ikastun

                zorrotz ta sakon. Euskaltzaleak,

                euzko-abendaren lagun.

 

                Euzko-itsaso, lur, mendi, basoak,

                lengo, oraingo ta geroko

                euskaldun danak, biotz-erdian

                josi zaituet betiko.

 

        Orain, bere emazte ta seme-alabakaz bizi ta irakasle dalarik, «Excerpta» deritxo aldizkari txiki bat ateraten dau bere kasa, niretzat (illero bialtzen bai daust), oso interesantea, gerkar eta latindarren autore ta lanez beterik. Oraintxe esku artera jausi jatan 35'garren zenbakia, aurtengo (1989) apirileko zenbakian gai oneik datoz:

        — Orixe'k idatzitako «Greko-euskerazko gramatika-konparaketa».

        — Hesiodo-ren Teogonia.

        — San Juan Krisostomo eta paganoen ohiturak eta pentsakera.

        — Plinio Gaztea (Eskutitzak).

        — Seneka (De brevitate vitae).

        — Definitiones, etymologiae, explicatones a Sancti Augustini scriptis depromptae.

        — Definitiones etymologiae, explicationes e Sancti Jeronomi Epistolis depromptae.

        — Grezia'ko Mitologia.

        — Klitemnestra eta Homero'ren «Iliada» eta «Odisea» zatiak.

        Ez, Jon Gotzon'i ezin geinkeo ukatu egiazko langille ta euskaltzale danik. Itz utsak ez, egiñenak bear dira.

 

Bilaketa