literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z

 

Orixe Tuterara etorri zenekoaz: 1918-1919

 

Joxemiel Bidador

 

Euskaldunon Egunkaria, 1997-12-5 Eta 1997-12-12

 

        «Aquel año fue para mi fecundo en tribulaciones, y sería cosa de nunca acabar si quisiera detallarlo todo».

        Nikolas Ormaetxea Pellejero gipuzkoar nafartuxeak urtebeteko edo egonaldia eman zuen Erriberako hiriburuan, eta Erriberak berak eragin ez bazuen ere, zinez oroitzapen txarra izan zen hemendk eraman zuena. Gazteren gazte bildu zen Orixe josulagundiaren abaroan Xabierreko etxean, 1904.ean hain zuzen ere, Orexakoak hamasei urte zituelarik hots. Orduko beste josulagunek egiten zuten bide berberari ekinez, ikas bidaztia eten zuen maisu lanetan murgiltzeko. Haatik, hiru-lau urtetako abagadunea izaten zen hark sei urte ebatsi zizkion Orixeri. Berak zigortzat zeuzkan azken bi urte horietako lehenbizikoa Tuterako etxean egokitu zitzaion, 1918/1919 ikasturteari dagokiona alegia. Esan daiteke, beraz, josulagundiaren goikargudun zenbaitzuk Orixe ordenetik egozteko asmatu jukutria, Tuteran hasi zela nabarmentzen, bestalde, azpijoku arrakastatsua izan zena duaikai.

        Urtero bezala, 1918.eko hartan ere, Ebrok gainezka egin zuen lagundiaren lekaidetxe ondoko auzo behereetan zorioneko uholdeak eraginez, nahiz zehatzago izatearren, Orixek ikusiko zitukeena ez ziren larrienetakoak. Bai larriak izan zirela, ordea, urte hasierako hormaldiak, ia olibondodi guziak karroindatu zituztenak. Uda partean berriz, gripe izurrite ikaragarri batek populazioaren erdia baino gehiago tolestu zuen makaldu, eta hildako bat baino gehiago utzi zuen urrikigabe. Aurrerago ikusiko dugun bezala, etxe barruko arazoek zein Orixe beraren osasun eskasak eritu zuten, eta zeinek daki, hirian jaun eta jabe nagusi zen gaixoaldiak zer ikusirik ere ote zuenentz Ormaetxearen osasunean. 1919.ekoa bare eta jabal igaro zen, oso aipagarria liteken inolako gertakaririk agitu barik, ezpada bere, plaza zaharrean eginiko azken zezenketa. Neguko paseatokian zetzan hartan burutu atzeneko zezenketa sobera txarra izan zen; Dominguin izeneko toretzaileak uko egin zion egokitu azken zezena hiltzeari, eta horrek sortu zuen iskanbila zalapartatsua zela eta, pikoloek hustu behar izan zuten plaza. Bukaera hitsa zinez, Orixeri, seguru aski, atzenduko ez zitzaiokeena.

        Nikolas Ormaetxearen bizitza ezpalak ongi baino hobeto ezagutu ahal izateko, lehenbiziko urteei dagokienean bederen, Landetako Saubion hirian erbestean zegoela berauk ondu De mi vida externa autobiografia laburra zaigu baliagarria oso. Tuteraniko egonaldiaren gaineko aipamenak badakartza, gainontzekoekin erkatuz gero, luze eta maratz, bere gogoan itzal luzea laga zioalako zantzu.

        1918.eko martxoan bidali zuten Tuterara, beraz, urte terdi eman zuen gure Erriberan, hau da, 1917/1918 kurtsoa amaitzeko geratzen ziren hilabeteak, 1918/1919 ikasturte osoa, eta bi urte horietako udak ere. Orduko etxean 46 fraide zeuden, eta gehienak euskaldunak ziren. Besteen artean, Pedro Etxebarria edota Bernardo Egaña euskal sermoilariak aipa litezke. Errektorea Joakin Etxenike donostiarra zen eta gogo zuzendaria Pedro Ongai lizarragarra. Orixek Tuteran bete behar zuen lana, mutikoei literatura bere osotasunean irakastea zen, generoak zein historia: «Me dieron las clases de preceptiva y literatura con inspección». Hasiera hasieratik, arazoak izan zituen errektorearekin: «Parece como si tuviera órdenes de hacer ver mi ineptitud, fuera ella real o no lo fuera». Orixerekin izan zuen harreman teinkatia ez zen sekularenean laxatu. Kurtso bitartean, behin eta berriz, haren ikasleek porrot eginen zutela zioen errektoreak beste guztien aitzinean, harrokeriz beterik eta inolako eragozpenik gabe.

        Edozein modutan ere, eta pentsa daitekeenez, Orixeren irakaskintza edozein literaturzalek desira lezakeen bezain sakona eta aberatsa zen. Patxi Altunak, Orixeren mendeurrenarako ondutakoan, Juanito Goikoetxea josulagunak Tuteran Orixerekin ikasi zuen ikasle batengandik Deustun 1966.ean jaso testigantza eskeini zigun: «Tutelan euki nuan irakasle urtebete. Literatura irakatsi zigun. Datoak eta datoak eman ordez, literatura bizia eman nai zigun, zuzenean jasoa. Ala, adibidez, Homerokin. Homerokin asten zanean, etzekien non zegoan. Joana? diot nik. Joana, baina estasian joana. Gogoan dut lasterka-apustua irakurri zigun aldia, Ayax eta gainerako. Berrogei bat ikasle izango giñan. Gutxi batzuk eskolan itxura egiteko geratuta, beste danak aldegiten genion. Bera ez al zan konturatzen? Ura Homerokin asten zanean, arentzako ez zegoan beste ezer: mundu guziak aldegiten zion».

        Kurtsoa amaitzen zenean, Logroñoko institutura joaten ziren ikasleak aztertzera. Orixerenek ikasturte hartan hantxe lortu zutena ez zen beste inoiz ere lortu: bi ohorezko matrikula, bederatzi bikain, 18 oso ongi, eta, gainontzekok orok, gainditzea. Halaz ere, errektoreak ez zituen emaitza haiek kontutan hartu nahi izan, eta probintzia buruari bidali zion txostenean Orixeren lana guztiz txartzat eta zeharo ondoriorik gabekoa zeritzola jakinarazi zion. Aitzaki honi eskerrak, beste urte batez luzatu zioten bere irakasle aroa, teologia ikasten hasi baino lehen. Xabierrera joanen zen orduan: «Me mandaban a seguir las pruebas en Jabier, a ver si valía para algo. Sería el sexto año de magisterio y el tercero de purgatorio». Probintzia burua zen Leza aitari 1919.eko abuztuaren 21ean Orixek helarazi zion deskargua, beraz, ez zitzaion jatako balio. Buruhauste neketsu hauez guztiez gainera, hezueria erreumatiko erasoaldi bat izan zuen, eta goatzean hiru aste eman ostean, hogei kilo inguru galdu zituen. Gorputz ahul hori hobetzeko, Fiteroko mañuetara bidali zuten. Euskalerriko mugerriko urek osasun fisikoa itzuli ziotelako segurtasunean gaudeke, baina gogo makilatuaren osagarria itzuliko ziotenentz ezin esan.

        Tuteran oraino zegoela, Pedro Boetto ordenaren bisitatzaile nagusiari igorri zion eskutitza bere arazoek zuten zergatiaren azalgarri gerta dakiguke: «Después de mucho preguntar, el P. Etxenike en Tudela me dijo de parte del P. Leza, que me acusaban de bizkaitarra, así llaman a los nacionalistas vascos. Pruebas, ninguna. El hecho que me refirieron otros, no los superiores, fue que según el P. Bianchi, yo contribuía secretamente a la redacción de un folleto periódico nacionalista, haciendo campaña en pro de esas ideas (...) Se atenua todavía mi falta porque fue protesta natural de ver perseguido el vascuence. A mí mismo me sucedio, que habiendo saludado con una sola frase a un seminarista, me recordó un simple gramático: Padre, esta prohibido hablar en vascuence. Claro, que cuando se juntaba una terna de catalanes, no hablaban otra lengua que la suya, pero no se atrevían con ellos. Después, los inquietos y alborotadores, los vascos».

        Gorago aipatu Joanito Goikoetxea aitak anai lego batengandik honakoa ere jaso zigun: «Amorru aundia zeukakioten Tuteran bere euskaltasunagatik, baiña ura etzan bildurtzen». Beraz, Orixerekiko ziren herra, aiher eta gorroto guziak zertara zetozen bagenekike gehixegi okertu gabe. Orixeren ustea berretsi zuen beste bat bere ikasle batekin gertatutakoa litzateke: «Vaya lo que me pasó a propósito de mi discípulo Pedro Navascués (l. de Baigorri), uno de los que sacó matrícula de honor. Le declaró guerra abierta por sus ideas nacionalistas, y claro, aunque era un chico de cuyo talento sobresaliente en todas las clases no dudaba nadie, para el rector no tenía que ser tanto (...) El chico sabe más de literatura española que yo, se sabe escenas enteras y comedias de memoria, de Lope, de Calderón, Alarcón, Moreto, que yo no sé y tantas otras cosas. Y en literatura universal está muy bien informado. Navascues tenía una hermosa biblioteca y mucha afición a leer y extraordinaria memoria (...) Cuando la derrota electoral de Pradera, el muchacho dio muestras de alegría y fue castigado a estar de rodillas en el comedor mientras los demás colegiales comían, sin que se librase además de unas sonoras guantadas a la cara que le estampó un reverendo carlista. Los colegiales de su división salieron indignados, porque no solo veían la sinrazon, sino porque estimaban a Pedrito a pesar de sus ideas nacionalistas». Esangabe doa, Orixek aipatu karlista hura Praderaren beraren ezaguna zela, eta agindu zigorra txikia bailitzan, igandeko bisitaldiak debekatu zizkiotela mutikoari.

        Kurtso bukaeran, idazketa sari bat eman zion Orixek, baina errektoreak sari banaketan berean kendu zion ikastetxe guziaren aurrean. Literaturan ezezik, baita fisika eta psikologian ere lehen sariak irabazi zituen, baina errektoreak, aurrekoan bezala, sari horiek ere kendu zizkion. Arrazoia, nonbait, psikologia irakasleak klaseko lan batetan kopiatzen harrapatu zuela, azterketan inolaz ere baina. Horren ondorioz sariak kendu zizkioten eta: «se le aumento el castigo con las degradantes notas y, o, y se le tuvo sin recreo varios días hasta que copiara entre otras cosa 15 veces una de las reglas más largas del reglamento». Ez zuen ongi bukatu gure Navascuések, bistan dena. Errektoreak zion destaina hain zen neurrigabekoa, ezen «eroa» deitzen zuen izen. Tuterako ikastetxean batxillergoa bost urtetan egin ostean, egotzi zuten, eta Bergarako domingotarrenera joan behar izan zuen. Hantxe bikain atera zuen asignaturta guzietan batean ezik.

        Puntu honetara iritsirik, komenigarria dateke Orixeren Pedrito hartaz zertzelada batzuk baizik ematea. Pedro Navascués Alarcón 1903.eko azaroaren 13an —zenbait tokitan 1904. urtea badakar ere— sortu zen Iruñean, nahiz, ikusi den bezala, Tuteran zuen bizilekua eta sustraiak, baita hiltokia ere, Tuteran gazterik gazte hil baitzen 1927.eko abenduaren 24an —zenbaitetan 1925.eko abenduaren 31.ean— tuberkulosiak jota. Dena den, zenbait lan izkiriaturik uzteko astirik izan zuen. Boletín de la Comisión de Monumentos de Navarra aldizkarian hiru artikulu hauek plazaratu zizkigun: «Sobre la defensa de Amaiur» (1921), «Documentos inéditos» (1923), eta «La gesta de Roncesvalles» (1924). Izenburuek berek Navascuésen sena abertzale findua salatzen digute aratz eta garden. Euzkadi egunerokoaren kolaboratzailea ere izan zen, beti ere l. Baigorri edota Miguel Orreaga goitizenen azpian. Bere lanik garrantzitsuena bezain ezagunena, aldiz, Iruñeko T. Bescansaren alargunarenean agertu zuen 1923.ean, Campiónen sarrera batekin: Amayur, los últimos navarros, Estornestarrek Auñamendi bilduman arragertu zutena.

        Ezin da esan ordenburuek jasanarazi zioten zigorrak, Orixeren ekoizpen idatzian, ez zuela eraginik izan. Tuterara joan orduko, Jesusen biotzaren Deya argitalpenerako idazlanak ontzen zituen jada. Alabaina, hauxe ez bide zen arrazoia zigortzeko, edo arrazoi bakarra gutxienez, bada Orixerekin batera idazten zuen lagundiaren beste apezgairik bazen, Felix Areitio edota Joakin Azpiazu baten bat aipatzearren, eta hauek ez zituzten zigortu. Edozein modutan ere, Tuteran zegoela argitara eman zituen idazlanen zerrenda honakoa dugu:

 

        —«Meza zertarako», Jesus Biotzaren Deya, XIII, 1918

        —«Ni naiz mats-ondoa ta zuek mats adarrak», Jesus Biotzaren deya, XXXVI, 1918

        —«Acento vasco», RIEV, IX, 1918

        —«Vocales compuestas o de acento doble», RIEV, X, 1919

        —«Ilbeltza», Jesus Biotzaren Deya, XXV, 1919

        —«Ara jainkoaren bildotsa», Jesus Biotzaren Deya, X, 1919

        —Hainbat olerki.

 

        Beraz, argi ikusten denez, hiru dira nabarmen daitezkeen esparruak: erlijioa, euskal linguistika, eta are zehatzago, orduan pil pilean zegoen azentuari buruzko eztabaidari ekarpena, eta azkenik, sormen lanak, «Ilbeltza» prosazkoa eta olerki guziak.

        Euskal azentuari buruz daukagun lehenbiziko lan sakona Larramendik egin zuena da, bai 1745.eko hiztegi hirukoitzan, baina batez ere 1729.eko gramatikan. Larramendik azaldu zuen eredua Gipuzkoa-Bizkaikoa dugu, eta honetatik Irun eta Hondarribia bereizi zituen. Harrez geroztik, gure mendera arte ikertu gabeko gai bilakatzen da azentuarena, ia Azkuek bere sailkapena proposatu zuen arte. Espainiako gerlaren aurreko urteetan, euskal azentu sistema batzuen deskribapen baliagarriak egin ziren, baina momentuaren joera toki jakin bateko azentu sistima euskal azentu bakartzat edo orokortzat hartzea zen eta horrek ikertzaileen artean elkarrekiko mesfidantza ekarri zuen. Autore desberdinek gauza guziz desberdinak esan zituzten euskal azentuari buruz. Gorren arteko elkarrizketa antzua izan zen. Azkuek eskeini zigun deskribapena oso egokia da Lekeitioko hizkerarako, oso deskribapen fina baita orduan zeuden baliabideak kontutan harturik. Alabaina, Azkuek ez zuen sekularenean aitortu Lekeitioko euskera zela berak deskribatzen zuena, eta euskal azentu sistema orokorra zela baieztatu zigun. Are gehiago, bere sorterrian zerabilen sistema, jatorrentzat zuen beste guziak erdeinatzen zitueno. Altubek orduan, Azkueren lana baliogabe uzten saiatu zen. Bere El acento vasco liburuan ez zuen azentuaz bereziki ihardun, entonazioaz baizik. Berak erabiltzen zuen hizkera motan dauden azentu desberdintasun nabarmenei kasurik egin gabe, intentsitatearen aldetik euskal hitzak isotonoak direla defenditu zuen. Edozein modutan, Altubek azentu musikala (+2) silabak daramala uste zuen.

        Orixek ere, gai honetaz zer esan izan zuen: «Se han hecho afirmaciones encontradas acerca de la existencia del acento en vascuence. El señor Arana en sus Lecciones de ortografía del euskera vizcaíno afirma la carencia del acento en euskera. El señor Azkue por el contrario en su gramática, si mal no recuerdo, dice entre otras cosas del acento, que hay palabras que se acentúan en la primera sílaba y en la última. Estas dos aserciones se pueden conciliar según se defina el acento». Artikulu honen harian, eta Leza probintziburuari 1919.eko abuztuaren 21ean bidali gutunean, honela zioen Orexakoak: «Había yo escrito un largo artículo «Del acebnto vasco», que devuelto de la censura por el P. Ciarán Socio que estaba en Comillas junto al P. Viceprovincial, durante el viaje del P. Carvajal a América, me dijo el P. Bianchi, que si bien por los censores había pasado, eran éstos y aun otros de la provincia incompetentes para juzgarlo. El mismo P. Bianchi, para proceder con más cautela a su publicación, me señaló un seglar, D. Julio de Urquijo, para que viera amigablemente mi trabajo, con cuyo fallo y la censura de la Compañía en cuanto a la forma pudiera publicarlo más tranquilamente. Lo hice así, lo aprobó, alabó, y solicitó para la revista de su dirección; se publicó y fue alabado por el mismo en público Congreso de Oñate el año pasado. Al principio de este curso publicó el Sr. Lecuona un folleto de métrica vasca, y en el ejemplar que me dedica pone así: «Al que es maestro en esa materia N. Ormaetxea, el autor». También me facilitaron los padres Azpiazu de Deusto, Ronualdo Galdós, Lardizabal, etc. Se deduce de esto que soy en algo el más competente de la provincia, y que he sido maestro para los de fuera». Ez da honetan harrokeriarik ikusi behar, hain zitalki hartutakoaren ihardespena baizik.

        Tuterako egonaldiaren bitartean ondu zituen olerkiak ez ziren ugari: «Zize garaia», «Beizaiaren negarra», «Ultzia», «Negu gorria», «Atoz basora», «Ogi eguna», «Sukaldean», «Ittariek», «Egoaizea», «Umekeria», eta «Eguerrietarako» bertsoak 1918.ean idatzi zituen, eta «Ura ta ardoa», «Artzaiak», eta «Lezoko gurutze doitsuari», berriz, 1919.ean. Erriberaren agerpena bakar batean dugu, «Ittariek» izenekoan. Olerki hau, Erribera aldera, Koko herrira hain zuzen, heldu diren Iparraldeko eta Nafarroako mendialdeko bi igitarien arteko solastaldia da. Elkarrizketari amaiera emateko, biek batera, jota bat abesteari ekiten diote. Esangabe doa, Erriberarrak ez dituela ongi jartzen, eta topikoz josirik ehundutako mihise aberkoia aurkezten digu Orixek, garaiko giro euskaltzaleetan nagusi zitekeena, eta egun, hainbeste kalte eta gaizki ulertze eragin eta erakarri dizkiguna. Bihoa aipatu jota honen guztiaren azalgarri:

 

                «Jo zagun kokoarena

                Koko txaparrak ill aiztoz

                Zorigaiztoz

                Malkortarrik mardulena!

                Ain jatorra

                Ain bizkorra

                Musua zabal ta zuri

                Lepoa lodi ta guri

                Oiñarin ta gerribiguñ

                Zume ta aritza zirudin

                Ittekoan ikuskarri!

                Saillean atzena jarri

                Ta zuti geldi gaberik

                Saillaren burura aurrenik

                Guziek ari begira

                Bidean gelditzen dira

                Koko zitala, txatxua!

                Zertan abil ain estua?

                Ez biziko luzaroan

                Erran zun bere gogoan

                Malkorrerat itzultzean

                Adiskide ustez zekarren...

                Ez mintza alakorik, arren!

                Koko lepamei, besabeltz

                Kokobeltz, ankamei, ziri!

                Zer erranen diat iri?

                Zugatz igarra bezala

                Ardoak zimeldu aula

                Biotz sua daukakela

                Ta mitxikai ona aizela

                Malkortar bigun guria

                Badirurik axuria!

                Ardo ordez erreberoak

                Mardultze ittik mutikoak

                Malkortar gazte leguna

                Non duk ire edertasuna?

                Ai koko zital gaiztoa!

                Ai gazte errukarrizkoa!

 

Bilaketa