literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.111 idazlan
7.824 esteka / 6.304 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Anton Abbadiaren koplarien guduak»
P. Urkizu / P. Xarriton

Eusko Ikaskuntza, 1997

 

GUILBEAU Martin: Urruina Pexeeneberrian 1839 an sortu zen Martin Guilbeau frantses armadako marinelaren eta Jeanne Doyarzabal Urruinarraren semea. Aita laster itsasoan galdurik, gobernuaren laguntzaz eskolatu zen mediku izateraino. 1869 an Donibane Lohizunen mediku jarri zen Larralde zenaren ordezko. Bestalde Donibane Lohizuneko auzapez ere izan zen (1878-1888) errepublikazaleen laguntzaz. Gaztedanik Lore jokoetan parte harturik, azkenean, "xurien" eta "gorrien" arteko zatiketak gaizkondurik, Abbadiaren besten aitzinean beste euskal besta batzuk antolatu zituen bere lagunekin, 1893-tik 1897 ra, Uztaritzen, Hazparnen, Ezpeletan, Kanbon eta Saran. Geroago Euskalzaleen Biltzarra 1902 an berak sortu eta berak ere utzirik, 1912 an hil zen Donibane Lohizunen. 1858, Bihotz karlista baten auhenak; 1859, Eskaldun desterratua, Urzo gazte baten lehen hegaldia; Lagun baten berexkuntza; Marinelaren joan-etorriak; 1863, Nere maiterena, Adios nere maiteari; 1872, Einadak.

 

Bilaketa