asteartea, apirilak 23
Apirilak 23: Jon Alonso idazlea Carvalho Euskadin nobelari buruz arituko da solasean apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Donostiako Martuteneko auzoko Etxarrienen. Gidaria: Juan Luis Zabala.
Apirilak 23: Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa liburuari buruz berbetan arituko dira apirilaren 23an (asteartea) 18:30ean Leioako liburutegiko irakurle klubean.
Apirilak 24: Mikel Tabernak Arkanbele kantak poema liburuan oinarritutako errezitaldia egingo du Joseba Irazokirekin apirilaren 24an (asteazkena) 18:30ean Leitzako herri aretoan.
Apirilak 24: Goizalde Landabasok eta Garazi Goia idazleek idatzitako 1362km euri liburuaz arituko dira apirilaren 24an (asteazkena) 19:00etan Elgoibarren, Epeletan irakurle taldean.
Apirilak 25: Jon Benito idazlea bertan dela Lagun minak liburua hartuko dute hizketa gai apirilaren 25ean (osteguna) 18:30ean Getariako liburutegian. Gidaria: Uxue Alberdi.
Apirilak 25: Juan Kruz Igarabiderekinn bere azken lana den Ura saltoka hartuko dute mintzagai apirilaren 25ean (osteguna) 19:00etan Arrasateko KulturAte liburutegian.
Apirilak 26: Beņat Sarasolak Literatura euskaraz gaur egun hitzaldia emango du apirilaren 26an (ostirala) 18:30ean Lesakako liburutegian.
Apirilak 26: Miren Agur Meabe idazlearekin Itzulerak nobela aztergai izango dute apirilaren 26an (ostirala)19:00etan Uharte-Arakileko udaletxean. Gidaria: Izaskun Etxeberria.
Lurrikara baten dardara, Itxaro Bordaren poema liburu berrian
Hamalau urterekin idaztea hil ala biziko jarduntzat deskubritzen duen norbaiten aitortzak abiatzen du Itxaro Bordaren Itzalen tektonika. Erdian du epizentroa, eta hark hedatzen dituen uhinak dira albo bietara datozen olerkiak. Bitoriano Gandiaga, Jeanne Dielman, Mariupol, Olot. Garai izugarri baten ikarak, poetaren paseoak eta desirak adinik ez duela ospatzen duten lerroak. Argitasunaren ehundurak eta larruaren hedadurak. Hotelak eta geltokiak, haranak eta ur-jauziak. Ostatuak eta hiztegiak aizolbe diren herri bat, basamortua eta gerra. Lurrikara baten dardara dakar Itxaro Bordaren poema liburu berriak. Osorik irakur dezakezue gaurtik aurrera sarean.
Jasone Osoro: «Zaurgarri agertzeak indartsu egin nau»
Berria, 2024-04-11
Jon Alonso: «Ez naiz gauza izan nobela hau idazteko gaur egun arte»
Gara, 2024-04-03
Ernesto Prat Urzainki: «Sumatzen da landa eremuko nobela beltza hiritik idatzia dagoenean»
Gara, 2024-04-01
Iratzederrek esan ohi du berak ez duela literatura egiten, bihotzean dituenak erran besterik ez. Baina bihotzekoa usadioak landutako molde nobleetan ematen du, hizkera gozo, irudi gutiko eta hunkitze ahalmen handiko poemetan, espiritu minbera baten dotoreziaz.
Gai berritzearekin batera teknika berritze handi bat ekarri zuen Saizarbitoriak, Europako literaturan indarrean zebiltzan joera berrien eraginez; teknika berritze hau ez da baliabideen erakuspen hutsa, baizik eta belaunaldi berri baten kezkak bere modu literario egokienean emateko ahalegina.
Ordura arteko euskal eleberri tradizionalaren aldean, haustura ekarri zuen Txillardegiren Leturiak: lehen pertsonan idatzia zen, protagonistak ere ez zuen batere zerikusirik baserri munduarekin eta, batez ere, barne-kezkaz eta ezinegonaz beterik zegoen.
1900: Patxi Etxeberria jaio zen
1958: Gorka Setien jaio zen
1985: Iņigo Astiz jaio zen
2004: Euskal PEN Kluba sortu eta aurkeztu zen Donostian
1564: William Shakespeare jaio zen
1850: William Wordsworth hil zen
1887: John Ceiriog Hughes hil zen
1898: Valentin Paz-Andrade jaio zen
1902: Halldor Laxness jaio zen
1907: Baltasar Lopes da Silva jaio zen
1908: Egon Hostovsky jaio zen
1915: Rupert Brooke hil zen
1928: Dionisio Aymara jaio zen
1929: George Steiner jaio zen
1942: Barry Hannah jaio zen
1961: Andrei Kurkov jaio zen
1981: Josep Plá hil zen
1998: Gregor von Rezzori hil zen
2010: Peter Porter hil zen
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Maddi Galdos Areta
Mundu zitalaren kontra
Lizar Begoņa
Asier Urkiza
Izotz ura
Lide Hernando Muņoz
Nagore Fernandez
Airemortuak
Gorka Salces Alcalde
Paloma Rodriguez-Miņambres
Ulu egiteko bolondres bila
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
2024 Apirila
Lurrikara baten dardara, Itxaro Bordaren poema liburu berrian
Itxaro Bordaren Itzalen tektonika poema liburu berriko lau poema irakurgai
Luis Ocaņaren Tourreko erorikoa gogoan
2024 Martxoa
Antzerkiaren nazioarteko eguna
Euskal antzerkigintzaren ataria: ganbila.eus